A2024_Cabecera_EUS_01
A2024_Cabecera_EUS_02

Euskadin, 6 langiletik 1 autonomoak dira, hau da, ekonomiari dinamismoa eta balioa ematen dioten 160.000 profesional baino gehiago. Askotariko sektoreetakoak diren arren, errealitate komun bat dute: Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) kotizatzen dute, eta erronka espezifikoei egin behar diete aurre, erretirorako aurreikuspenari eta aurrezkiari dagokienez.

Gaur egun, autonomo baten batez besteko pentsioa hilean 1.151 eurokoa da, eta soldatapeko langileena 2.004 eurokoa. Alde horrek agerian uzten du norberaren kontura lan egiten dutenentzako babes- eta aurreikuspen-mekanismoak indartzearen beharra.

Egoera horri aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek hainbat BGAEren bidez zuretzat diseinatutako aurreikuspen-sistemak sustatu dituzte. Erreferentziazko sei banku-erakunderen laguntzarekin, ekimen honek zure kolektiboaren berezitasunetara egokitutako sistema eskaintzen dizu, lehentasunezko enpleguko BGAEen tratamenduarekin parekatuz.

Azkenik, autonomook badugu gure beharrak onartzen dituen eta etorkizunari begira finantza-ongizate handiagoa ziurtatzen duen soluzioa.

BULTZATZEN DU

SUSTATZEN DUTE


Zure pentsioaren azken zenbatekoa bizitza profesionalean zehar hartu dituzun erabakien araberakoa izango da; hau da, erretiroa aurreratzeko erabili duzun aurreikuspenaren araberakoa. Erabaki horien gaineko kontrola zenbat eta lehenago hartu, orduan eta lasaitasun handiagoa etorkizunerako.

Zure erretiroa planifikatzean, kontuan izan behar duzu zure lan-bizitza amaitutakoan jaso ditzakezun azken diru-sarrera erregularrak gizarte-aurreikuspeneko hiru zutabetan oinarrituta kalkulatzen direla:

1.- Lehen zutabea. Gizarte Segurantza. Pentsioen sistema publikoak oinarrizko diru-sarrera bermatzen die erretiro-adinean dauden pertsonei, langileen eta erakunde enplegatzaileen nahitaezko kotizazioen bidez finantzatuta. Zutabe horren helburua da gutxieneko segurtasun ekonomikoa eskaintzea eta zahartzaroko oinarrizko beharrak asetzea. Langile guztiei aitortzen zaien eskubidea da.

2.- Bigarren zutabea. Enplegu-aurrezki osagarria. Erakunde enplegatzailearen ekarpenen bidez, edo langilearen ekarpenen bidez, edo bien ekarpenen bidez, finantzatzen diren enpleguko edo okupazioko aurreikuspen-planak dira. Hemen sartzen dira zure independentzia indartzea eta “etorkizun autonomoa” diseinatzea ahalbidetuko dizuten BGAEak. Izan ere, zure buruaren alde egin dezakezun gauzarik onena zure etorkizuna planifikatzea eta zure etorkizunari laguntzea da; gainera, onura fiskalak ere baditu.

3.- Hirugarren zutabea. Aurrezki pribatua eta borondatezkoa. Pertsona bakoitzak kudeatutako produktuak eta planak, zerga-onura gehigarriak dituztenak eta beste bi zutabeetatik lortutako diru-sarrerak osatzen dituztenak eta aurrezkia norberaren beharretara eta helburuetara egokitzen dutenak.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea, BGAE, borondatezko aurrezkiaren Euskadiko sistema da. Hau da, erretirorako «gure» aurreikuspen-planak dira, soilik Euskadin izan baititzakete bazkideak eta BGAE laguntzaileen bidez atxiki baikaitezke.

Edozein pentsio-planen onura komunez gain, BGAEek beste onura espezifiko asko eskaintzen dituzte, hala nola errentan desgrabatzea, gure gaitasun fiskal propioari esker, eta kolektibo profesionalentzako estaldura-neurri espezifikoak eskaintzea, merkataritza-ganberekin eta elkarte profesionalekin elkarlanean jarduteari esker.

Ekarpen fiskal kengarriak egiteko garaian, sistemak bi alderdietan hartzen ditu aintzat langile autonomoak: enplegatzaile gisa eta enplegatu gisa, bere kargura langileak edo enplegatuak baditu. BGAEak Gizarte Segurantzaren sistema osagarriak dira, inola ere ez ordezkoa.

BGAEari egindako ekarpenek aldizkakoak izan behar dute, etorkizunerako aurreikuspena den heinean. Hala ere, autonomoen diru-sarrerak erregularrak ez izatea gerta daitekeenez gero, sistema horrek ezohiko ekarpenak egiteko aukera eskaintzen du, ekarpenak pertsona bakoitzaren errealitatera eta zirkunstantzietara egoki daitezen.

Ez dira inoiz kudeatzen den ondarearen % 0,50 baino handiagoak izango, BGAEak berak hala ezarri baitu. Berme horretatik abiatuta, finantza-erakunde laguntzaile bakoitzak zehaztuko ditu bere merkataritza-politikak.

Prestazioak erretiratzean jasotzen dugun pentsio publikoaren errenta osagarri gisa kobratuko dira lehentasunez. Baita kontingentzien kasuan ere, hala nola iraupen luzeko langabezia, gaixotasun larria, maila guztietako ezintasun iraunkorra eta heriotza.

Gainera, zure jarduera profesionala sistema berri horretan parte hartzen duten kolektiboen (garraioa, ostalaritza, gremio profesionalak, eta abar) aurreikuspen-planetako baten parte bada, horietan parte hartu ahal izango duzu eta horien kontingentzia-estaldura espezifikoa baliatu ahal izango duzu.

Erretiro-adina berdina da Euskadin langile guztientzat, autonomoak izan edo besteren konturakoak izan. 2024an, erretiroa hartu eta pentsioaren % 100 jaso zenezake 65 urte badituzu eta Gizarte Segurantzan gutxienez 38 urtez kotizatu baduzu. 35 eta 37 urte bitartean kotizatu baduzu, erretiroa hartzeko adina 66 urte eta sei hilabetekoa izango da.

Erretiratzeko adina pixkanaka igotzen ari da, eta 2027an 67 urtekoa izango da. Gainera, erretiro aktiboa ere aukeratu ahal izango duzu, eta, kasu horretan, lanean jarraitu ahal izango duzu eta pentsioa modu partzialean kobratu. Horretarako, zenbait baldintza bete beharko dituzu.

ERAKUNDEA INFORMAZIO ETA KONTAKTUA
BANKOA/
ABANCA
(BANKOA ABANCA LAN, ENPLEGUKO BGAE)
Informa zaitez Bankoa Abancako edozein bulegotan
900 815 844
[email protected]
Web orria
BBVA (NORPYME, ENPLEGUKO BORONDATEZKO GIZARTE-AURREIKUSPENEKO ERAKUNDEA)
Informa zaitez BBVAren edozein bulegotan
900 108 599 / 9122
[email protected]
Web orria
KUTXABANK (ENPLEGUKO GIZARTE-AURREIKUSPENEKO LEHENTASUNEZKO PLANA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NORBERAREN KONTURAKO LANGILEEN EDO AUTONOMOEN KOLEKTIBOARENTZAT, KUTXABANK ENPLEGUKO BASE BATEAN INTEGRATUTA)
Informa zaitez Kutxabanken edozein bulegotan
945 16 23 09 (Silvia Ortiz)
[email protected]
Web orria
LABORAL KUTXA (IZARPENSION, ENPLEGU MODALITATEKO BGAE)
Informa zaitez hemen: José María Arizmendiarrieta Pasealekua z/g, Arrasate (Gipuzkoa)
900 929 029
[email protected]
Web orria
MAPFRE (MAPFRE VIDA EMPLEO BGAE)
Informa zaitez MAPFREren edozein bulegotan edo, nahiago baduzu:
Araba: 616 585 661 eta beñ[email protected] (Beñat Gondra González)
Bizkaia: 605262 982 eta [email protected] (Guillermo Llamas Garay)
Gipuzkoa: 649 006 259 eta [email protected] (Andoni Irazoki Etxeberria)
Web orria
VIDA CAIXA (GEROCAIXA ETE, ENPLEGUKO BGAE)
Informa zaitez hemen: Astarloa kalea 7 eta Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 23, 4, Bilbao (Bizkaia)
Web orria

BULTZATZEN DU

SUSTATZEN DUTE